zasca, dead easy. tailerra eta erakusketa

November 11, 2017 - December 2, 2017

Gema Intxaustiren prozesutik abiatuko diren lan-saioak hurrengo larunbatetan: azaroaren 11n, 18an eta 25ean eta abenduaren 2an 10:30etik 18etara.

Topaketa horietan baldintza bat izango da abiapuntua.
Ez da nahitaezkoa prestakuntza artistikoa izatea.
Gutxienez hiru saiotan parte hartzea gomendatzen da. Partaideen kopurua mugatua da.
Izen-emateak: alkoleabeach@gmail.com

Tailerraren abiapuntua baldintza bat izango da, eta bakarka edo taldean egin daiteke lan. Baldintza: zenbait museotako informazio-paneletatik hartutako esaldi-zerrenda izango da lanerako gaia.

Londresko Tate Modern eta National Gallery, Bartzelonako MACBA eta Bilboko Guggenheim erakustokien inguruan hasi zen prozesua. Zerrenda horietako batetik sortu zen Her Majesty Sylvia M lana (liburu horretan narrazioa museotik sortzen da eta testuarekin batera Sylvia Plathen marrazkien bertsioak azaltzen dira).

Topaketetatik sortuko den materiala —oharrak, apunteak, maketak, ideiak, marrazkiak… isiluneak… grabaketak…— artxibatu egingo da, eta horrekin erakusketa kolektiboa egingo dugu Alkolea Beachen. Parte-hartzaileei gutxienez hiru saiotara joatea eskatzen diegu.

Laguntzaileak: Eremuak Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia.