Das paradies proiektuaren irudiaEgilea: Amaia Molinet

She has a master's degree in Contemporary Arts and a degree in Fine Arts from the UPV/EHU...

events

February 1, 2018 - April 7, 2018

das paradies

Gaingiroki, Das Paradies proiektuak Alpeetako paisaien irudiak bildu nahi ditu, baina Koranean jasotzen den deskribapenari lotutako paradisuaren ideia islatuko duten elementuak jasota: mendi elurtuak, laku zabalak, zaldi zuriak…

Proiektuaren lehen fasean, Austriako Alpeetara, Zell am See eta Kaprun herrietara, joango naiz, Arabiako herrialdeetako turista asko egoten baitira bertan. Egonaldiaren helburua: argazki- eta bideo-irudiak lortzea, paisaia mugikorren plano estatikoak osatzeko.

Estudiora bueltatu ondoren, irudia inprimatu eta aurkezteko prestatzen arituko naiz, eta erakusketa-display baterako euskarriak eraikiko ditut. Adibidez, argazkietarako markoak eta oinazpikoak egiteko aukerak aztertuko ditut, batzuk arinagoak eta beste batzuk pisutsuagoak, hala nola burdina eta zura.

Lan-prozesu horiek guztiak egiteko, halako kultura-konplexutasuna duten proiektu orok eskatzen duen errespetuan eta sentsibilitatean oinarrituko naiz.