Poster Allegoria total

Bisita ordutegia

Egunero: 12:00etatik 20:00etara.

related

imagen del program Harriak. Diseño

Following the experience of HARRIAK in 2016 and 2017, eremuak is launching the third edition: HARRIAK 2018...

Coordination: Jon Otamendi

harriak: "allegoria total" erakusketa

Ekainak 2tik 17ra

Allegoria total

Muybridge-ren XIX. mendearen bukaerako Giza irudia mugimenduan proiektu monumentaleko argazkiek, Leo Charneyren hitzetan, zerbait erakustekotan, honako hau erakusten dute: mugimendua ezin dela atzitu, mila zatitan suntsitu gabe. Hemen goraipatutako errealitate zatikatuak, giza irudia ingurune teknologikoan sartzeak, honako hau aurreratzen du: datozen mendeetan mugimendu-irudiaren errepresentazio deszentratua izango den horretarako beharko den ilusioa. Benjaminen auraren kaltetan beraz, lehen performer kaltetu gisa azaltzen baita gorputza; doble bat.

Zer egingo dugu berarekin? Eta ni nagoen irudian gainezka egiten duen faltarekin? Zer doble, zer falta, zer bare eta zer nazka ondo?

Dirudienez, Maneten pintura batek izan zituen kritika txarrak zirela eta, egileak zati bat moztu eta hori bakarrik uztea erabaki zuen: L'Homme mort, 1864. Craig Owen-ek keinu horren ahalmen premonitorioa adierazten du bere Allegorical Impulse teorian: Zein ederra eremutik kanpo!

Esan beharra dago irudiaz bestaldean geratzen dena ez dela kudeatu behar enpresa baten balizko galerak balira bezala. Aitzitik, galera horiek itzulipurdika jarri behar dira, artazien ZAS-ZAS keinuaren bidez. ALLEGORíA TOTAL, beraz, artaziak, irudiak eta gu dantzan.

Erakusketaren partaideak: Miren Candina, Pablo Marte, Ander Sagastiberri

Bitartekaria: Dani Mera

Bisita orduak ARRETXINAGAko San Migel baselizan, Markina-Xemeinen

Egunero: 12:00etatik 20:00etara