Imagen del proyecto Album 4, Publicación Lo tocante de Aimar Pérez Galí

Aimar Pérez Galí dantzari eta ikertzailearen Lo tocante argitalpena Album plataformaren laugarrena da. Pérez Galíren The Touching Community proiektu zabalagoaren parte da (GIB/Hiesaren krisiak dantzaren komunitatean izan duen eraginari buruzko ikerketan datza proiektu hori)...

album (aimar arriola)

Aimar Arriolaren* argitalpen-plataforma da Album, eta Euskadin du egoitza. 2011. urtean sortu zen, eta argitalpen inprimatuak produzitzea eta sozializatzea du jarduera nagusi. Oro har, hainbat argitalpen-tipologiari buruz lankidetzan oinarrituta egindako ikerketa praktiko gisa planteatzen da Album. Halaber, libururako hurbilketa bat da (liburua objektu gisa ulertuta), ikuspegi kuratorial batetik egina. Orain arte, hiru obra argitaratu ditu Albumek: Album # 1 – Style As Resistance (2011), ferranElOtro-k diseinatua; Album # 2 – Antonio Gagliano, El Espíritu del siglo XX (2014), Ariadna Serrahima-k diseinatua; eta Album # 3 – Duen Sacchi, Ficciones patógenas (2018), Brumariarekin editatua eta Jorge Miñanok diseinatua.