2003tik, Alkolea Beach ekimeneko hiru kideek lan-esperientziak partekatu dituzte Mugatxoan proiektuaren bidez...

jardunaldiak

2017 uztailak 24
2017 urriak 13
2017 azaroak 11 - 2017 abenduak 2

alkolea beach

Alkolea pasabidea 1, Egia, Donostia.
(Cristina Enea parkerako sarrera nagusiaren ondoan)

Alkolea Beach jardun artistikoak bistaratzeko gunea da, eta, beraz, ikaskuntza esperimentalerako gunea. Hiru artistaren arteko ekimena da: Larraitz Torres, Sandra Cuesta eta Amaia Urra.

Proposatzen dugun programa osatzeko abiapuntua izan dira, batetik, geure jardun artistikoan sortzen diren eztabaidak, eta bestetik, hainbat artista eta artikulatzaile estetikoren bestelako jardunekin egindako bateratze-lana.

Erakusketaren eta aurkezpenaren aldaera guztiak kontuan hartuta, metodologiak harremanetan jartzea proposatzen dugu, prozesu artistiko bat gauzatzeko zenbait aukera aztertze aldera.