Aurrez aurre, parez pare, aldez aurretik ezagutzen ez diren bi artista/ikertzaile, Txurdinagan, Bilbon, Europa Parkeko tenplete batetan gauzatuko den topaketa batetara deituak izan dira.

Das paradies proiektuaren irudiaEgilea: Amaia Molinet

Gaingiroki, Das Paradies proiektuak Alpeetako paisaien irudiak bildu nahi ditu, baina Koranean jasotzen den deskribapenari lotutako paradisuaren ideia islatuko duten elementuak jasota: men

amaia molinet

Amaia Molinetek (Lodosa, Nafarroa, 1988) Arte Garaikideko, Teknologikoko eta Performatiboko masterra eta Arte Ederretako lizentzia egin ditu EHUn. Lurraldea nortasunean eragiteko esparrutzat aztertzen du bere arte-jardueran.

Bere lanagatiko aintzatespenak jaso ditu, hala nola INJUVE 2017, Nafarroako Gobernuko 2016ko Arte Plastikoen eta Ikusizkoen diru-laguntza, eta BilbaoArteren 2015-2016ko ekoizpen- eta egonaldi-beka. Egonaldiak egin ditu, halaber, Artifaritin (Mendebaldeko Saharan, 2015ean), SÍM Housen (Reykjaviken, Islandian, 2016an) eta Nau Struchen (Sabadellen, Bartzelonan, 2017an).

Lanak erakutsi ditu Iruñeko Arte Garaikideko Huarte Zentroan, Errekalde Aretoan (Bilbon), San Telmo museoan (Donostian), Fabra i Coats Centre d'Art Contemporanin (Bartzelonan), Cantieri Culutrali alla Zisan (Palermon) eta Casa Matein (Cluj-Napocan, Errumanian).

www.amaiamolinet.com