Humboldt proiektua

andreas wutz

Pinturan eta instalazioan graduatutako artista kontzeptuala. Gero, argazkigintzan, media-instalazioan eta zineman jarri zuen arreta. Duela gutxi, proiektu fotografiko bat egin du Albaceten, zine-proiektu bat Toronton eta epe luzerako ikerketa bat Afrikan; azken horrekin, banakako erakusketa bat egin zen Zimbabweko Galeria Nazionalean. Ikus-entzunezkoen Artea, Arteko Zinea eta Hedabide Berriak irakatsi ditu Bartzelonako Disseny Goi Eskolan eta Kaliforniako Unibertsitatean, San Diegon. Andreas Wutz Munichen jaio zen eta, ikasketak amaitzean, Munichen bertan, Düsseldorfen, New Yorken, Pragan eta Bartzelonan bizi izan da. Gaur egun, Bilbon bizi da.