José Ramón Ais studio in Art Omi 2019| Photographer: José Ramón Ais.

erlazioak

Nazioarteko epaimahaiak José Ramón Ais aukeratu zuen egonaldirako.

Nazioarteko epaimahaiak Damaris Pan aukeratu zuen egonaldirako.

foto de una performance de un residente en el día de puertas abiertas

Nazioarteko epaimahaiak Iñaki Garmendia aukeratu zuen egonaldirako.

art_omi_2020
2020 otsailak 17

art omi 2020

2020 ekainak 18 - 2020 uztailak 14

Egonaldia 2020ko ekainaren 18tik uztailaren 14ra zegoen aurreikusita eta, COVID-19 pandemiaren ondorioz, 2021era atzeratu zen. Beraz, Nadia Barkate, 2020ko ediziorako aukeratutako artista, Art Omi 2021eko egoiliarra izango da, 2021eko ekainaren 17tik uztailaren 13ra bitartean.

eremuak programak nazioarteko egonaldi-deialdi bat ireki du, Art Omi-rekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegokoan erroldatuta dagoen edozein artista joan daiteke egonaldira, betiere aktiboki eta profesionalki lanean aritu bada azken hiru urteotan gutxienez.

Deialdiaren helburua da arte bisualen testuinguruan lan egiten duten artisten nazioartekotzeari laguntzea.

Egonaldia 2020ko ekainaren 18an hasi eta uztailaren 14an amaituko da. Art Omi-n, Ghent-en, New York iparraldeko landa-herri batean izango da. Eremuak-ek joan-etorriko gastuak ordaindu eta 500€-ko bidaia-poltsa emango dio hautatutako artistari, baita onarrizko osasun-asegurua ere. Estudio pribatua,  partekatutako ostatua eta doako otorduak izango ditu artistak bekaren egonaldi osoan.

… 

Art Omi-ren nazioarteko epaimahaiak, finalera pasa ziren proposamenak aztertu ondoren, Nadia Barkate aukeratu zuen Art Omi-ko egonaldirako. Egonaldia 2020ko ekainaren 18tik uztailaren 14ra izango da.


 

ESKAERA EGITEKO:
https://artomi.submittable.com/submit
2020-ko baldintzen PDF-a (187 KB) deskarga dezakezu hemen.