Barnekiak/Entrañas

Usuneren lanak zerikusia du ehun-sorkuntzarekin eta modarekin. Haren lanetan, funtsezkoak dira materialekin egindako esperimentazioa, artisau-teknikak, inprobisazioa eta abstrakzioa.

Clararen ibilbideak hainbat arte-diziplina hartzen ditu barne, ilustraziotik hasita musikaraino. Liburuak eta fanzineak editatu edo autoeditatu ditu, eta ilustratzaile gisa hainbat aldizkaritan aritu da kolaboratzaile.

barnekiak / entrañas

Barnekiak/Entrañas artefaktu emozionalak, inprobisatuak eta abegikorrak sortzean datza. Bizipen-esperientziak abiapuntu hartuta, artistek kontakizunak sortu dituzte marrazkiaren, komikiaren eta nobela grafikoaren bidez. Horiek ehun euskarrietan gauzatu dituzte, eta, ondoren, haien gainean esku hartu dute brodatua eta joskintzako beste teknika batzuk erabiliz. Era berean, aldarrikapen bat da, etxeko eremura baztertuak eta gure kultura-testuinguruan feminizatuak izan diren mintzairen erabilera garaikidearen bidez eta ahoz transmititutako balio handiko jardunbide eta jakintzen bidez egina.