Egiar aldizkaria artearen gaiaren inguruan eta formatu fisikoan sortutako argitalpen proiektua da, teilakaturik ulertzen diren ikerketa eta sorkuntza tandema lantzen dituena oinarrizko interes modu

be├▒at krolem

Bilbo, 1990)

Cum Laude lizentziaduna Arte Ederretan Euskal Herriko Unibertsitatean (2013), urtebetez Bristolen, University of the West of England unibertsitatean ikasi ondoren. Bere prestakuntzarekin jarraitzeko, zinemagintza, bideogintza eta telebista ikasketak egin zituen. Sorkuntzarako hainbat beka jaso du, hala nola Fundacion Antonio Gala beka 2014an. 2015etik 2016ra, bere lan artistikoarekin uztartu zuen Pinturako Unibertsitateko Masterra Euskal Herriko Unibertsitatean eta tailerreko eta galeriako laguntzaile lana La Tallerren.

Hainbat arteren hibridazioan ardazten da bere lana, eta gaur egun arte hedatuetako inprobisazioa ikertzen ari da. Irudiaren eta hitzaren arteko harremanean eta artekan ardaztuta dago bere lana, beste interes batzuen artean. Europako hainbat lekutan egin ditu erakusketak, eta idazkiak argitaratu ditu aldizkari, katalogo eta fanzinetan. Gaur egun, artearen inguruko argitaletxe bat eraikitzen hasi da, Krolem izenekoa, hizkuntzen fluxuak nahiz tratamendu tradizionalak eta estamentu-tratamenduak alderantzikatzeko asmoz, argitalpen artistikoak beste bide batetik ulertzeko. 2016an, Eusko Jaurlaritzaren beka jaso zuen doktore-tesirako. Gaur egun, doktoregai eta ikertzaile dihardu lanean.