(Donostia 1980). 8 urte zituela Beatrizek ile-apaintzaile edo business woman izan nahi zuen. Azkenean, Arte ikasketak egin zituen Bilboko Arte Ederretako fakultatean eta Estrasburgoko L’École des Arts Décoratifs eskolan. Idoia Zabaletarekin batera dantza garaikideko sorkuntza-tailer batean hartu zuen parte Euskal Herriko Unibertsitatean. Aurrerago, dantza garaikidean eta performancean trebatu zen hainbat topaketa, tailer eta ikastaroren bidez...

jardunaldiak

bombón coreográfico (bonboi koreografikoa)

Bombón coreográfico arte eszenikoko pieza baten titulua da.
Piezaren prozesuan zehar hiru jarduera lantzen ditugu: akuarela bat egitea, testu bat idaztea eta dantza bat idaztea.
Hirurak harremanetan daude, batak bestea aipatzen du, beren esanahian, kalitatean, iradokitzen duten horretan eta hautematen den horretan.
Proiektuan, lanerako baldintza “gozatuz egitea” zen, izan daitezkeen plazer mota guztien artean, lanaren garapenean sortzen dena, leuntasunarekin zerikusia duena, alaitasunarekin, behar duzun denbora edo gehiago hartzearekin, batzuetan baita malenkoniarekin lotutakoa ere. Gauza hauekin eta etortzear diren beste batzuekin.