bapore_atelier2

Balmaseda, 1992.

Bapore Atelier delakoaren sortzailea Laura Peñarekin batera, graduatua da, eta Ikerketa eta Sormena Artean Masterra egin zuen EHUn...

Balmaseda, 1990.

Bapore Atelier delakoaren sortzailea Irati Inorizarekin batera, Ikus Entzunezko Komunikazioan lizentziatua da Mondragon Unibertsitatean, eta bi master ditu...

erlazioak

bapore atelier

Proposatzen dugu Bapore Atelier egungo komunitate artistikoaren eta Enkarterriko herritarren arteko bitartekaritza-lanak egingo dituen kultura-zerbitzua

de la línea al barro: exposición de cerámica

Gure proposamena da Bapore Atelier Enkarterriko egungo komunitate artistikoaren eta herritarren arteko bitartekari-lanak egingo dituen zerbitzu kulturala izatea. Elkarte horren bidez, asmoa da egun Cadagua ibaiko igarobidean dauden artistak herritarrei hurbiltzea, horretarako beren ekoizpena libreki gauzatzeko espazio bat lagata. Modu horretan, Balmaseda sormen garaikidea zaintzen eta sustatzen duen toki bihurtuko da, eta, horri esker, posible izango da tokiko herritarrei nahiz bisitariei hezkuntza sortzailea eskaintzea.

Lerrotik buztinera: zeramika-erakusketa da 2021eko lehen urteko proiektua. Instalazio artistiko eta ekitaldi pedagogiko multzo bat da; lau artista gonbidatuk egingo duten prozesu sortzailea bistaratuko du, eta prozesu horretan murgiltzeko aukera emango dio ikusleari. Hauek dira gure lau artistak: Fernando Renes, Victoria Maldonado, Raisa Álava eta Enkarterrietako artisten ordezkari gisa, Sonia Castán.

Irudiak osatzen dituzten lerroen bidez gorputz bat artikulatuko da, eta kronika baten barneko figura gisa aurkeztuko zaigu gorputz hori. Literarioa eta poetikoa, erreala eta fikziozkoa denaren artean, artista bakoitzaren ikuspegi propiotik disfrutatu ahal izango dugu irudiak eta zeramika oinarri dituzten hainbat narratibaz. Gure egunerokotasunaren narrazioetara hurbilduko gaituzte horrela.

Diziplina artistikoak dira, ikatz-ziriaren eta buztinaren materialtasunetik abiatuta, zibilizazio askoren une historikoak erakutsi dizkigutenak. Balmasedako Horcasitas jauregirako espezifikoki diseinatutako proposamen garaikide gisa, hiribilduko ekitaldiekin solasean ikusiko ditugu aurten lan horiek guztiak. Horrela, bizi dugun momentu historikoan utziko dugu aztarna, atrezzoaren eta figuranteen bidez.

Proiektu honetan, Elena Aizkoa izango dugu gurekin, Lurreko paradisua, badator eta badoa tailer sortzaile eta performancearekin, baita Maite Leyún eta Jose Luis Solaun ere, hitzaldi hauekin, hurrenez hurren: Zeramika: lan tradizionaletatik garaikideetara eta Zeramika eta gizartea: Erdi Aroko eltzegintza Euskal Herrian. Horrez gain, zinema-ziklo bat eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan antolatutako HAS/ZI tailerra ere egingo dira.