2016ko eremuak jardunaldien irudia. Diseinatzailea: Gorka Eizagirre

Aurtengo jardunaldietan, eremuak programaren deialdi irekiaren bidez lagundu diren proiektuetako batzuk aurkeztuko dira. Ekimen honekin, agerian jarri nahi dugu bultzatutako proposamenen aniztasuna, eta sakonago aztertu nahi dugu edizio, interpretazio eta ekoizpen artistiko garaikidea, sortzaileen esperientzien bidez. Esparru horren barruan, 2016.

Halfhouse etxearen sarreraren argazkia

eremuak-en Batzorde Teknikoak eta Halfhouseko kideek, Josu Bilbao Ugalde aukeratu zuten 2016ko Halfhouse-n egonaldirako.

HARRIAK programaren irudia. Diseinua:Gorka Eizagirre

HARRIAK arte garaikideko programa da, arte bitartekaritzarako, erakusketarako eta... 

Koordinazioa: Lydia Lomas

irudia

Jardunaldi hauek gogoetarako gune bat izateko sortu dira, arte-jarduerari buruzko gai garrantzitsuak aztertzeko. Gai horietako batzuk "programatzea", "editatzea", "ekoiztea” eta dira. Era berean, jardunaldiek beste helburu bat dute: eremuak programak azken bi edizioetako deialdi irekian gauzatutako proiektu eta ekimenak ikusgai jartzea.

First Thought Best  (asmo lehena onena) eremuak programak ekoiztutako erakusketa kolektiboa da, eta “2014ko erakusketa” deialdian aukeratutako egileak biltzen ditu, hemen eta orain kontzeptuak nabarmentzeko asmoz.

2010eko abenduan eremuak programaren deialdi irekia abian jarri zenetik izan diren proiektu eta ekimenak ikustarazteko eremua izan nahi dute jardunaldiok: euskal arte-eremuko ekoizleen artean zubi eta sareak ezarri nahi dituen programaren babesean agertu diren artista, kolektibo, orotariko proiektu, argitaletxe eta beste jarduera modu hibridoak.

2012ko urtarrileko mintegian jorratutako ildoari jarraituz, eremuak antolatutako hurrengo topaketen ardatzak politika publikoen legitimazio-diskurtsoak izango dira.

Bere dokumentu programatikoaren sarreran jasotzen den bezala, eremuak programa Eusko Jaurlaritzaren arte plastikoen eta ikus-entzunezkoen alorreko politika kulturalaren jarduera eremua inplementatzeko proposamen bat da, testuinguru garaikidea etengabe optimizatuko duen programa ireki bat eskaintzen duena.

Orriak