eremuak#6

erlazioak

eremuak #6

(2019)

Aldizkariaren ale honen gai nagusia, 2019an eginiko eremuak nazioarteko jardunaldietan bezalaxe, natura termino problematikoa da. Gainera, pluraltasunaren ñabardura gehitzen zaio (euskarazko naturak hitzaren -k edo gaztelaniazko naturalezas hitzaren -s) Horiek horrela, eremuak#6 aleak hainbat ekarpen biltzen ditu tokiko testuinguruan zein arte garaikidearen testuinguru globalean, tradizionalki natura deitu izan zaion hartan zenbait motatako interesa duten jarrera, obra eta diskurtsoen inguruan. 

Aldizkariak euskal testuinguruan sortutako testu-materialak eta material bisualak biltzen ditu, honako hauen eskutik: Sergio PregoFrancisco Javier San MartínUsue ArrietaDuen Sacchi (ekarpen artistikoa erdiko orrialdeetan), Bea EspejoAlberto PeralLeo BurgeMaia Villot eta Irantzu Yaldebere (atzeko azaleko ekarpen artistikoa).

Ale hau osatzen duten ekarpenak hainbat motatakoak dira, eta horiek guztiek eremuak deialdiak babesten dituen artista batzuei hitza emateaz gain, gure testuinguruan egindako jardueretako batzuk biltzen dituzte.

Hemen deskarga dezakezu argitalpenaren PDFa (3,52MB)

Aldizkaria jaso nahi baduzu, eskatu hemen: eremuak@eremuak.net