jardunaldiak

erlazioak

José Ramón Ais-en estudioa Art Omi 2019-n | Argazkilaria: José Ramón Ais

deialdia zabalik 2019ko azaroaren 30era arte...

eremuak - art omi 2018

2018 ekainak 14 - 2018 uztailak 10

Eskaerak bidaltzeko azken eguna 2017ko abenduaren 15ean izango da.

eremuak programak bigarren egonaldi-deialdia ireki du, Omi International Arts Center-rekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegokoan bizi den edozein artista joan daiteke egonaldira, betiere aktiboki eta profesionalki lanean aritu bada azken hiru urteotan gutxienez. Deialdiaren helburua da arte bisualen testuinguruan lan egiten duten artisten nazioartekotzeari laguntzea.

Egonaldia ekainaren 14an hasi eta uztailaren 10en amaituko da, Art Omi-n, Ghent-en, New York iparraldeko landa-herri batean. Bertan, hainbat arte-estilo eta -jardunbidetan diharduten zenbait artista elkartzen dira, esperimentatzeko, elkarlanean aritzeko eta ideiak partekatzeko.

Eremuak-ek joan-etorriko gastuak ordaindu eta 500 €-ko bidaia-poltsa emango dio hautatutako artistari, baita onarrizko osasun-asegurua ere.  Estudio pribatua, partekatutako ostatua eta doako otorduak izango ditu artistak bekaren egonaldi osoan.
...
Art Omi-ren nazioarteko epaimahaiak, finalera pasa ziren proposamenak aztertu ondoren, Damaris Pan aukeratu zuen Art Omi-ko egonaldirako. Egonaldia 2018ko ekainaren 14tik uztailaren 10era izan da

Art Omi-ko epaimahai nazioartekoa da. Hori dela eta, dokumentazioa ingelesez bidali behar da.
ESKAERA EGITEKO:
https://artomiinternational.submittable.com/submit

Baldintzen PDF-a (608 KB) deskarga dezakezu hemen.