Baldintzen PDF-a (502 KB) deskarga dezakezu hemen

eremuak egonaldia halfhouse-n 2018ko udan

2018 uztailak 1 - 2018 irailak 2

eremuak programak egonaldi-deialdi bat ireki du, Halfhousekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegoko artistentzat. Deialdiak arte bisualen testuinguruan lan egiten duten artistei eta/edo sortzaileei laguntzea du helburu.

Egonaldia uztailaren 1ean hasi eta irailaren 2an amaituko da, Bartzelonako Halfhousen Bartzelonako egoitzan. Egonaldia artistaren erakusketa batekin amaituko da, gune horretan bertan eta irailaren 1etik aurrera.

Baldintzen PDF-a (502 KB) deskarga dezakezu hemen