Leo Burge-ren erakusketaren argazkia, 2018an Halfhousen egin zuen egonaldikoa.

jardunaldiak

Leo Burge-ren erakusketaren argazkia, 2018an Halfhousen egin zuen egonaldiakoa
2019 apirilak 24 - 2019 maiatzak 26

eremuak egonaldia halfhouse-n - 2019ko udan

eremuak programak egonaldi-deialdi bat ireki dzuen, Halfhousekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegoko artistentzat. Deialdiak arte bisualen testuinguruan lan egiten duten artistei eta/edo sortzaileei laguntzea du helburu.

eremuak-en Batzorde Teknikoak eta Halfhouseko kideek, deialdian jaso diren proposamenak aztertu ondoren, Sahatsa Jauregi aukeratu zuten 2019ko Halfhouse-n egonaldirako.

Egonaldia uztailaren 8an hasi eta irailaren 8an amaituko da, Bartzelonako Halfhousen Bartzelonako egoitzan. Egonaldia artistaren erakusketa batekin amaituko da, gune horretan bertan irailaren 7tik urriaren 12ra arte.

Erakusketaren bisitak:
- Inaugurazioan: irailaren 7an 12etatik aurrera.
- Itxiera ekitaldean: urriaren 12an, larunbatean, 12etatik aurrera.
- Beste egun batean nahi izanez gero, eskatu hitzordua aurretik info@halfhouse.org helbidean.

Askotariko ekimenen arteko lankidetza-adibide, Hangar arte-ikerketako eta -produkzioko zentroak lankidetzan dihardu Halfhousekin, 2019ko eremuaken egonaldirako artista egoiliarrari ostatua emateko.

=> Deialdiaren oinarriak deskargatu PDF (157 KB)