Lekua: Azkuna Zentroa
JOZ2 aretoa
Jarduera Osagarrien Zentroa 2

 

eremuak jardunaldiak 2018

2018 azaroak 16 - 2018 azaroak 17

Aurtengo jardunaldien helburua da eremuak programaren deialdi irekiaren bidez babestutako proiektuetako batzuk aurkeztea. Bi helburu ditu ekimenak: bideratutako proposamenen aniztasuna ezagutaraztea eta ekoizpen artistiko garaikidearen edizioan, interpretazioan eta ekoizpenean sakontzea, sortzaileen esperientzietan oinarrituta. 2018an egindako beste jarduera batzuk ere aurkeztuko ditugu, hala nola: eremuak aldizkariaren 5. zenbakia eta HARRIAK izeneko erakusketa-programa, EAEko hainbat kultura-etxetako aretoetan ikusgai dagoena.

Jardunaldi hauetan parte hartuko duten gonbibidatuak honakoak dira: Andreas Wutz, Damaris Pan, Dani Llaría, Dani Mera, David Civico, Elba Martínez, Garazi Ansa, Hector Rey, Itziar Bilbao Urrutia, Izibene Oñederra, José Otero, Julen Agirre Egibar, Leo Burge, Maia Villot, Mutur Beltz, Okela, Raúl Domínguez, Tamara García Iglesias.

 Programa deskargatu