eremuak nazioarteko egonaldia art omi-n

2017 ekainak 15 - 2017 uztailak 11

eremuak programak egonaldi-deialdi bat ireki du, Omi International Arts Center-rekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegokoa den edo bertan bizi den edozein artista joan daiteke egonaldira, betiere aktiboki eta profesionalki lanean aritu bada azken hiru urteotan gutxienez. Deialdiaren helburua da arte bisualen testuinguruan lan egiten duten artisten nazioartekotzeari laguntzea.

Egonaldia ekainaren 15ean hasi eta uztailaren 11n amaituko da, Art Omi-n, Ghent-en, New York iparraldeko landa-herri batean. Bertan, hainbat arte-estilo eta -jardunbidetan diharduten zenbait artista elkartzen dira, esperimentatzeko, elkarlanean aritzeko eta ideiak partekatzeko.

eremuak-ek joan-etorriko gastuak ordaindu eta 500 €-ko bidaia-poltsa emango dio hautatutako artistari. Estudio pribatua, partekatutako ostatua eta doako otorduak izango ditu artistak bekaren egonaldi osoan.

eremuak cubrirá los gastos de desplazamiento y dotará de una bolsa de viaje de 500€ a la persona seleccionada. El/La artista dispondrá, durante el periodo de estancia de la beca, de estudio privado, alojamiento compartido y un régimen de comidas sin costo alguno.

Eskaerak bidaltzeko azken eguna 2017ko maiatzaren 24a da.

Baldintzen PDF-a (607 KB) deskarga dezakezu hemen.

  • Art Omi-ren logoa, nazioarteko arte-zentroa Omi
  • eskultura estudio baten argazkia barrutik
  • aletegi gorriaren argazkia kanpotik ikusita