erlazioak

eremuak#3

(2016)

eremuak argitalpenaren 3. zenbakian, euskal testuinguruan produzitutako testu- eta ikus-materialak agertzen dira. Aldizkarian, honako hauek hartu dute parte, agerpen-ordenan: Iñaki Imaz, Maria Berrios, Larraitz Torres, Zigor Barayazarra (tartekia eta arte-ekarpen nagusia), Mugaxoan, Peio Aguirre, Jorge Núñez, Susana Talayero, Aimar Arriola eta Julen Agirre (atzeko azaleko arte-ekarpena).

eremuak#3k eremuak#0, eremuak#1 eta eremuak#2 argitalpenek —hurrenez hurren 2013an, 2014an eta 2015ean argitaratutakoek— hasitako bidean jarraitzen du. Zenbaki honek aldaketa handia du aurrekoekin alderatuta; izan ere, ardatz tematiko bat sartu da (hezkuntza eta pedagogia artean), eta aldizkariko zenbait eduki haren ingurukoak dira.

Argitalpenaren PDFa (2,45 MB) hemen deskarga dezakezu.

Zigor Barayazarraren ANiMiSTA ikusteko testu-gida tartekiaren PDF-a (1,10MB) hemen deskarga dezakezu.

Aldizkaria jaso nahi baduzu, eskatu hemen: eremuak@eremuak.net

Aldizkariaren aurkezpenaren bideoa, 2016ko abenduaren 1ean Azkuna Zentroan.