Germinal proposamenaren argazkia. June Crespo

Getxo, 1986. Arte Ederretan lizentziatua eta Arte Eszenikoetan eta Ikusizko Kulturan masterra Euskal Herriko Unibertsitatean. Arteari eta kulturari lotutako ekitaldi eta lehiaketen komisariotzan, zuzendaritzan, antolakuntzan eta produkzioan egiten du lan. Honako erakunde hauetan jardun du: Guggenheim Bilbao Museoan, Leipzig-eko D21 Kunstraum-en, Bilbao Arte Fundazioan, Euskal Herriko Unibertsitatean eta Innsbruck-eko Bäckerei-Kulturbackstube-n. Artista denez gero, ikaragarri gustatzen zaizkio dantza eta bideo-sorkuntza, eta biak uztartzen ditu performantziarekin.

Monterrey, México 1978. Arte Dramatikoan lizentziatua (Sevilla) eta Zinema Dokumentalean eta Gizartean masterra (Bartzelona). Haren arte-jarduera eta -sorkuntza zuzeneko eta ikusizko arteen artean mugitzen da; horietan, pertzepzio berriak eta esperientzia partekatuak bilatzen ditu. Beste artista batzuekin jarduten du lankidetzan, bere erreferentziak direlarik performantzia-adierazpideak, soinu-artea, arte plastikoa eta zinema-kultura. Sortzeko, zabaltzeko eta ezagutzeko tresna gisa hartutako gorputzari buruzko ikerkuntza eta jardunbidea sustatzen ditu; horren bidez agertzen diren kontzeptu eta kezkek baldintza egokiak eskaintzen dituzte, norberak mugitzeko eta sortzeko nahiak eta arrazoiak aurki ditzan.

germinal

Arte gurutzatuen proiektua. Sorkuntza eszenikoko prozesuei buruzko ikusizko dokumentuak [edo ez].

Ikaragarri interesatzen eta gustatzen zaigu sorkuntzaren misteriora hurbiltzea: nola sortzen diren ideiak; nola eraldatzen diren; zer bizitza duten; nola sortzen diren analogiak, sinbiosiak eta metaforak, material artistiko bihurtzeko eta, azkenik, obra bat sortzeko (denboran zehar eboluzionatuz doan proiektu bat). Prozesu horren erdian dagoen begia izatea nahi dugu, erretinan atxikitzea, erregistratzea eta, finean, berezko izaera duen dokumentua sortzea.

Ikusten ez dena dokumentatuz, arreta jartzea prozesuan. Alde intimoan sartzea, nortasunean, pentsamendu sortzailearen artikulazioaren ezaugarrietan. Artista bakoitzaren izaeraren nolakotasunean. Sartzea eta barrutik ikustea zer urrats ematen diren, zer material sortzen diren, zer baztertzen den, zer jartzen den zalantzan, zer lekutatik pasatu behar den obra bat obra izateko. Sortzaileak lan-eremuan ezagutzea. Begirada eta hizkuntza SORTZEA, norberaren ikuspegitik, ikus-entzunezko hizkuntza garatuz, non emaitzak, berez, izaera artistikoa duen.

Gure helburuak… Prozesu bat begiratuz aztertu, erregistratu eta laguntzea. Eta begirada aldaketaren hasiera dela jakitea.

Germinal arteari buruzko dokumental-sail bat izateko sortu da, aribidean den lana, pentsamenduaren artikulazioa eta artisten sorkuntza-lana erregistraturik uzteko. Horrez gain, parte hartzen duten artisten barne-lana ikusgai jarri nahi dugu, berezko izaera duen objektu bat sortuz. Emakumeen lana jasotzea, emakumeen begiradatik.

Sorkuntza- edo egile-dokumentala sortzeko aukera bat da, non, ikus-entzunezko tresnaren bidez, gizaki edo talde baten eremu pertsonalari edo intimoari dagokion zerbait ezagutarazten den, berezko hizkuntza garatzen den bitartean. Horrekin guztiarekin obra berri bat sortzen da, berezko izaera izateaz gain, dokumentu-funtzioa betetzen duena. Alde horretan bereizten da kazetaritzako erreportajetik.

Informazio gehiago Carla Fernandez-ek eta Ines Bermejo-k egindako dokumentalari buruz: Germinal. June Crespo

  • June Crespo, De Ateliers. Amsterdam 2016. Argazkia: Carla Fernández
  • June Crespo, De Ateliers. Amsterdam 2016. Argazkia: Carla Fernández
  • June Crespo, De Ateliers. Amsterdam 2016. Argazkia: Carla Fernández
  • June Crespo, De Ateliers. Amsterdam 2016. Foto: Carla Fernández
  • June Crespo, De Ateliers. Amsterdam 2016. Argazkia: Carla Fernández
  • June Crespo, De Ateliers. Amsterdam 2016. Argazkia: Carla Fernández
  • June Crespo, De Ateliers. Amsterdam 2016. Argazkia: Carla Fernández
  • June Crespo, De Ateliers. Amsterdam 2016. Argazkia: Carla Fernández