Goldberg Versions_Ion Munduate

Donostia, 1969. Donostian, Madrilen eta Parisen jaso du prestakuntza. Lankidetza artistiko bizia hasi zuen Blanca Calvorekin 1994an, eta lankidetza horretatik hainbat obra sortu dira. Aldi berean, Mugatxoan sortu zuten 1998an, ikerketara eta sorkuntzara bideraturiko prestakuntza proiektua...

goldberg versions

Azken garaian, egiten ditudan mugimenduen, ekintzen eta egoeren partiturak idazten jarri dut indarra. Ohar bat, partitura bat, beste batzuek ere proposatzen ditudan performanceak egiteko, eta laneko prozesua osatzen duten geruza ugariak jaso eta azken objektua ulertzeko.

Goldberg Versions proiektuan, honako hauek dira gogoetaren eta bilaketaren elementu nagusiak: Bach-ek 1789an egindako Goldberg-en Bariazioen jatorrizko partitura, Steve Paxton-ek bariazioei buruz 1992an egindako mugimenduaren inprobisazioa eta Glend Gould-ek 1981ean grabaketa-estudioan egindako musika horren interpretazioa jasotzen duen filma. Hiru artista horiek, bakoitzak bere aldetik, beren bizitzetara heldu ziren bariazioetan lan egin zuten; ondorioz, bariazioen bariazio berriak sortu zituzten, begizta amaigabe batean. Hori oso erakargarria da niretzat idazketaren eta mugimenduaren azterketaren ikuspegietatik.

Maiatzean, lehen zatia aurkeztu nuen. Bigarren zati honetan, berriz, aurreko oharretatik eta esperientziatik abiatuko naiz, eta zenbait artista gonbidatuko ditut, beste ohar batzuk sortzeko. Haien helburua izango da zailtasuna «garraiatzea», deskokatzea eta zenbat estrategia sortzea zailtasun hori gainditu eta beste bertsio bat produzitzeko. Ohar horien irakurketaren eta exekuzioaren indarra, izatearen orainaldirako gonbidapena.