imagen del program Harriak. Diseño

jardunaldiak

erlazioak

Barrubarren, barrene esku pilota jolas bat da, lekuaren arabera izendapen desberdinak jasotzen dituena...

harriak 2019

Koordinazioa: Leire Muñoz

2016ko, 2017ko eta 2018ko HARRIAK programaren esperientziaren ondoren, eremuak-ek hirugarren edizioa jartzen du martxan: HARRIAK 2019

HARRIAK arte garaikideko programa da, arte bitartekaritzarako, erakusketarako eta dibulgaziorako espazio berriak sortzeko helburua duena. 
Programa Euskal Autonomia Erkidegoko kultur etxeetako hainbat aretotan jorratuko da, gorabidean datozen artista eta bitartekarien partaidetzarekin. 

HARRIAK eremuak-en ekimena da, eta herri txikietan sorkuntza garaikidearekiko sentiberatasuna bultzatzera eta artearen inguruko lan- eta gogoeta-prozesuak ikusaraztera bideratuta dago.

Helburu nagusia programari jarraipena ematea da. 2016an, 2017an eta 2018an inplementatu diren lekuak finkatzen saiatuko da, hala nola esperientzia esparru berrietara zabaltzen.

2019ko programa 

Arriarango Urtegia (Beasain, Gipuzkoa)
Barru, barren, barrene erakusketa
ekainaren 14tik uztailaren 14ra

Markina-Xemein (Bizkaia)
ibilaldiak / promenades
uztailaren 27an

ARENATZarte (Güeñes, Bizkaia)
Barru, barren, barrene erakusketa
uztailaren 19tik irailaren 2ra

Eskolondo Herri Etxea (Ea, Bizkaia)
Hau ez da hau
abuztuaren 2tik 30era

Kulturate (Arrasate, Gipuzkoa)
irailaren 19tik urriaren 18ra

Bastero Kulturgunea (Andoain, Gipuzkoa)
urriaren 4tik azaroaren 9ra