barru_barren_barrene_gueñes

ARENATZarte
Enkarterri kalea 5, Gueñes (Bizkaia)
Ostegunetik igandera
11:00 - 14:00

 

jardunaldiak

13,8 Gigaurteko ibilaldia
2019 uztailak 28
fosilak eta izarrak
2019 abuztuak 10

erlazioak

Barrubarren, barrene esku pilota jolas bat da, lekuaren arabera izendapen desberdinak jasotzen dituena...

imagen del program Harriak. Diseño

HARRIAK arte garaikideko programa da, arte bitartekaritzarako, erakusketarako eta dibulgaziorako espazio berriak sortzeko helburua duena...

Koordinazioa: Leire Muñoz

harriak: "Barru, barren, barrene" erakusketa Güeñes

uztailaren 19tik irailaren 2ra

Barru, barren edo barrene esku pilota jolas bat da, lekuaren arabera izendapen desberdinak jasotzen dituena. Edonork parte hartu dezakeen jolas hontan adin mugarik gabe, sexu mugarik gabe eta norberaren gaitasunak elementu baztertzaile izan gabe jazotzen da jolasa, pilotan ez dakiena ere ibili daitekeelarik jolasean. Bestalde, gorputz, forma edo egitura baten barruan dagoenari esaten zaio barrua, barrena edo barrenea.

Barru, barren, barrene erakusketa ibiltaria Beasaingo ezohiko leku batetik iritsi zaigu: Arriarango presatik. Ingeniaritza zibila eta artea uztartu zituen urtegi honek Urbidea, Nestor Basterretxearen eskultura-multzoa, bere dikean jaso zuen. Barruan, urtegiaren kontrol- eta mantentze-gelak ditu. Eskulturetako baten barruan sortutako erakusketa da Barru, barren, barrene, eta, Basterretxearen lanekin batera, Antonio Menchen, Koenraad Van den Driessche, Ion Arregi eta Martin Ferran artisten lanak biltzen ditu. Erakusketa esperimental baten bigarren kapitulu gisa zabalduko da erakusketa Gueñesen; izan ere, ikusgai dauden lanak martxan daude, eta garatu egiten dira esku hartu ahala.

Erakusketaren partaideak: Antonio MenchenIon Arregi eta Martin FerranKoenraad Van den DriesscheNestor Basterretxea

Bitartekaria: Nader Koochaki

Lekua: