ÉL ÉL ÉL erakusketaren kartela. Egilea, Lorea Alfaro

erlazioak

imagen del program Harriak. Diseño

HARRIAK programaren 2016ko bertsio pilotoaren ondoren, eremuak-ek bigarren edizioa jartzen du martxan : HARRIAK 2017

harriak: "él él él" erakusketa

maiatzaren 12tik ekainaren 18ra

Niretzat, parke bat Mariana da. Aljerreko emakumeak. Eguzki gorri fluoreszentea.

Alba Bilbokoa da; ama Bilbokoa du, aita Burgoskoa. Julen Beasaingoa da; ama Kordobakoa du,  aita Kordobakoa. Urrun eta bakar. Manu Madrilgoa da; ama Gaztelakoa du, aita Dominikar Errepublikakoa.

Ez dago teorizatu beharrik hurbil duguna hobeto azaltzeko. Terrazan, larrialdietan, kantu turkiarrean, mahai-futbolean, zigarro solteetan, gurpil-aulkian, uda horretan bero gehiegi egin zuen, bolantean, Remediosen, pantailan, eramangarrian. Horien guztien artean, oso hurbil. Mendi hauen artean. Harri-errekaren ondoan. Emadazu zure esku-ahurra.

Alba Burgos, Julen García Muela eta Manu Tarrazo artea oso hurbil dagoela gogorarazten diguten artistak dira. Epel-epel. Edozein biografiatik urruti.

Erakusketako komisarioa Lorea Alfaro.

Bisita-orduak ARENATZarte-n :
ostegunetik igandera: 11:00-14:00, ekainaren 15ean (osteguna) IZAN EZIK. Egun horretan itxita egongo da edo beranduago irekiko dute.

Garraioaktrena FEVE Bailen kalea, 2 (48003 Bilbo) eta autobusa Bizkaibus