Komisarioa: Maia Villot
Artistak: Beatriz Setien, Claudia Rebeca Lorenzo, Esti Ibarra

Inaugurazioa: Uztailak 15, 12:30tan 

Salako ordutegia: Ostegunetik igandera, 11etatik 14etara 

ARENATZarte
Enkarterri kalea, 5
Güeñes (Bizkaia)

 

 

 

 

 

 

erlazioak

imagen del program Harriak. Diseño

HARRIAK arte garaikideko programa da, arte bitartekaritzarako, erakusketarako ...

2018 uztailak 22

harriak: "trenza" erakusketa

Uztailak 15  – Irailak 2,  2018

Txirikorda ehuna, orrazkera eta soka izan daiteke, baita opila ere.
Badira baratxuri-, sustrai- eta galburu-txirikordak; txirikorda frantsesak, afrikarrak, erromatarrak, mexikarrak, holandarrak, japoniarrak, bikingoak, alderantzikatuak eta josiak; kateko eta eskailerako txirikordak; diadema-, boxeolari-, koroa-, hostore-, arrain- eta albo-txirikordak…
 

Txirikorda egiteko hiru zati behar ditugu gutxienez.
Txirikordatu ahal izateko zatitu egin behar da lehenago, hiru hari behar ditugu gutxienez txirikorda egiteko. Zatitu batzeko, sendotzeko; txirikordatuz eta ehunduz sendotu.

Txirikordatu, elkarri lotu, gurutzatu, bilbatu egiten ditugu hariak, zuntzak, lokarriak, ile-multzoak… gai malguak, erraz maneiatzekoak, bata bestearen gainean behin eta berriro gurutzatuz, hirunaka.  Egiturak, patroiak, ehunak sortzen ditugu, eta horiek hedatu egiten dira, erortzen, zintzilikatzen eta elkarrekin lotzen diren lerroak osatuz. Txirikorda zuzenak eta, aldi berean, kurbatuak, sigi-saga egiten dutenak. Eta txirikordetatik ihes egiten duten iletxo horiek.

Txirikordak edertzeko, jateko, ogi gozoko txirikordak, intxaurrezkoak, hostorezkoak.
Sendotzeko, ile-txirikordak, ile-sokak.
Txirikordak mugimenduan.

Hiru txirikorda, hiru txirikordatzen, hiru txirikordak txirikordatzen