hau_ez_da_hau

Eskolondo
Kai bidea, 2. Ea
2019ko abuztuaren 8tik abuztuaren 30era
17:00etatik 20:00etara, asteartetik ostiralera

jardunaldiak

hau_ez_da_hau
2019 abuztuak 8 - 2019 abuztuak 30

erlazioak

imagen del program Harriak. Diseño

HARRIAK arte garaikideko programa da, arte bitartekaritzarako, erakusketarako eta dibulgaziorako espazio berriak sortzeko helburua duena...

Koordinazioa: Leire Muñoz

harriak: "hau ez da hau"

2019ko abuztuaren 8tik abuztuaren 30era

Itsasontzi batean gaztelaniazko abatimiento ez da triste zaudeneko unea.

Haizearen eraginez, hasierako norabidetik desbideratzea da. Haizeak lekuz aldarazten du Obra Hila, ura ukitzen ez duen itsasontziaren egiturazko zatia.

Forma baten prozesuan desbideratzea da; proiektatzen denaren eta gauzatzen denaren arteko mugimendua. Hemen ere, gaztelaniazko abatimiento terminoen esanahiaren desplazamendua da: Obra Bizia uretan murgilduta dagoen itsasontziaren kroskoaren zatia da.

Marrazkigintzan, eraispena (gaztelaniaz abatimiento) benetako tamaina zehazteko erabiltzen da, irudi baten proiekzioa oinarri hartuta, edo alderantziz: itzala eta haren objektua.

Irudi zabaldua. Korridore argitsu baten bidez altzari-denda batekin lotzen zen okindegi baten oroitzapena. Ogi-usaina eta altzariak.

Lo kuluxkan, soinuak diren bezala sumatzen dira. Kanta bat lehen aldiz entzun, haren osagaiak bereizi eta entzuten ari zarenaren jakitun izango bazina bezala.

Erakusketaren partaideak: Katixa Goldarazena, Iñigo Pastrana, J.F.Vaquero Mata.

Komisarioa: Sandra Cuesta Aizkorbe.

Aretoko ordutegia: 17:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera.

Lekua: