Komisarioa: Maia Villot
Artistak: Beatriz SetienClaudia Rebeca LorenzoEsti Ibarra

Inaugurazioa: Iraiak 9, 12:30tan 

Salako ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 17etatik 20etara 

Eskolondoko Kultur Etxea
Kai bidea, 2
Ea (Bizkaia)

erlazioak

Uztailak 15  – Irailak 2,  2018
Ostegunetik igandera, 11etatik 14era

 

 

 

 

 

imagen del program Harriak. Diseño

HARRIAK arte garaikideko programa da, arte bitartekaritzarako, erakusketarako ...

harriak: "trenza" erakusketa Ea

Irailak 9  - Urriak 14, 2018

Txirikorda ehuna, orrazkera eta soka izan daiteke, baita opila ere.
Badira baratxuri-, sustrai- eta galburu-txirikordak; txirikorda frantsesak, afrikarrak, erromatarrak, mexikarrak, holandarrak, japoniarrak, bikingoak, alderantzikatuak eta josiak; kateko eta eskailerako txirikordak; diadema-, boxeolari-, koroa-, hostore-, arrain- eta albo-txirikordak…

Txirikorda egiteko hiru zati behar ditugu gutxienez.
Txirikordatu ahal izateko zatitu egin behar da lehenago, hiru hari behar ditugu gutxienez txirikorda egiteko. Zatitu batzeko, sendotzeko; txirikordatuz eta ehunduz sendotu.

Txirikordatu, elkarri lotu, gurutzatu, bilbatu egiten ditugu hariak, zuntzak, lokarriak, ile-multzoak… gai malguak, erraz maneiatzekoak, bata bestearen gainean behin eta berriro gurutzatuz, hirunaka. 

Egiturak, patroiak, ehunak sortzen ditugu, eta horiek hedatu egiten dira, erortzen, zintzilikatzen eta elkarrekin lotzen diren lerroak osatuz. Txirikorda zuzenak eta, aldi berean, kurbatuak, sigi-saga egiten dutenak. Eta txirikordetatik ihes egiten duten iletxo horiek.

Txirikordak edertzeko, jateko, ogi gozoko txirikordak, intxaurrezkoak, hostorezkoak.
Sendotzeko, ile-txirikordak, ile-sokak.
Txirikordak mugimenduan.

Hiru txirikorda, hiru txirikordatzen, hiru txirikordak txirikordatzen