Komisarioa: Ismael Iglesias
Artistak: Raisa Alava, Alberto Albor, Ane Rodríguez Zaitegi/Anemotorazing.

Sala ordutegia:
Astelehenetik larunbatera, 18.00etatik, 20.00etara
Jai egunak: 12:30etatik, 14:00etara / 18:00etatik, 20:00etara

Inaugurazioa:  irailak 28, 19:00etan
Aktibitateak: Komisarioa eta aritistekin bisita gidatua

Oxford Aretoa
Erribera kalea 23
Zumaia

 

erlazioak

imagen del program Harriak. Diseño

HARRIAK arte garaikideko programa da, arte bitartekaritzarako, erakusketarako ...

harriak: "zuk ikusten duzuna, ez da nik ikusten dudana"

Irailak 28 - Urriak 19, 2018

«Lucky» filmaren baitan, publikoari errealismoa definitzeari buruzko moduaz hausnarraraztea nahi duten bi baieztapen planteatzen dituen funtsezko elkarrizketa bati egin behar diogu aurre.

- Ikusten duzuna baino ez dago.
- Halere, zuk ikusten duzuna ez da nik ikusten dudana.

«Lucky» zahartzaroari eta heriotzarekiko hurbiltasunari buruzko film luzea da; nola, bat-batean, aurrez aurre egiten dugun topo urteetan alboratuta eduki dugun horrekin. Lucky bizitzaren azken txanpan dago eta bere burua aurkitzeko bidaia bat egingo du, argialdiaren bila. Eszena horretan, berorrek errezitatuko du –ozen eta nolabait entzuleari zuzenduz— «errealismoaren» definizioa: gauzak diren bezala ikustea, aldaketarik gabe, eta horretarako prest egotea.

Raisa Alava, Alberto Albor eta Ane Rodríguez artistak gaur egun errealismoa ulertzeko hiru era dira; hiru ikuspegi desberdin, ikusleei erakusteko zein diren sortzaileak bultzatzen dituzten egungo erreferenteak.