Pinturan eta instalazioan graduatutako artista kontzeptuala. Gero, argazkigintzan, media-instalazioan eta zineman jarri zuen arreta. Duela gutxi, proiektu fotografiko bat egin du Albaceten, zine-proiektu bat Toronton eta epe luzerako ikerketa bat Afrikan; azken horrekin, banakako erakusketa bat egin zen Zimbabweko Galeria Nazionalean. Ikus-entzunezkoen Artea, Arteko Zinea eta Hedabide Berriak irakatsi ditu Bartzelonako Disseny Goi Eskolan eta Kaliforniako Unibertsitatean, San Diegon. Andreas Wutz Munichen jaio zen eta, ikasketak amaitzean, Munichen bertan, Düsseldorfen, New Yorken, Pragan eta Bartzelonan bizi izan da. Gaur egun, Bilbon bizi da.

humbolt proiektua

Humboldt proiektua
Wilhelm von Humboldt
-ek 1801. urtean Euskal Herrian zehar egin zuen ibilaldiaren arrastoak jarraitzen dituen proiektu zinematografiko eta linguistiko bat da. Euskarari buruzko parte hartzeko azterketak ditu oinarri, eta memoria indibidualekin eta paisaiaren historiarekin lotuta dago. Emaitza 16 mm-ko film bat izango da, eskuz egina eta 30 minutu irauten duena, baita testuak, marrazkiak eta argazkiak jasoko dituen artista-liburu bat ere.

Jatorrizko ibilaldia
Wilhelm von Humboldt ikerlari kultural eta linguistiko alemaniarrak egin zuen, 1801. urtean, Euskal Herritik bidaiatzen ari zela. Hilabete batez, herriz herri ibili zen, euskara eta haren testuinguru kulturalak ikertzeko helburuarekin. Hizkuntzaren eta paisaiaren arteko loturak sortzen zion interes gehien. Material horren aitzindari gisa, euskal azterketa modernoen fundatzailetzat hartu ohi da Humboldt.

Euskarari buruzko azterketak
Proiektuaren alderdi interaktibo bat dira. Hizkuntza ikastea da xedea, Wilhelm von Humboldt-ek egindako ibilbideari jarraitzen dion bidean aurkitzen eta ezagutzen ditudan euskaldunen bitartez. Hark egin zuen bezala, ni ere euskararen inguruko galderak egiten saiatzen naiz jendeari, batez ere gogokoen dituzten edo interesgarrienak iruditzen zaizkien hitzen inguruan, horiek esperientzia batekin, memoria batekin edo sentimendu pertsonalago batekin lotzen dituztelako. Modu horretara biltzen eta ikasten dudan hitz bakoitzak funts indibidual bat eskaintzen du, testuinguru kultural eta sozial baten barnean txertatzen baita.

Filma eta artista-liburu
Euskarazko hitz batekin laguntzen duten pertsona guztiak hura filmaren emultsioan zuzenean grabatzera gonbidatuta daude, azalean bezala, zuhaitz baten azalean bezala. Paisaiaren irudiak ere eskuz transferituko dira zeluloideko soinu-irudi grafikoetara. Erreminten edo ekipoen gisako objektuak irudikatzen dituzten hitzak marrazki gisa hartuko dira, Humboldt-ek bere bidaiaren egunerokoan egin zuen bezala. Hitz batekin lotzen den memoria, esperientzia edo sentimendu indibidual bakoitza kolaboratzaile bakoitzak adierazi eta azalduko du, eta audio-grabazio batekin eta testu batekin dokumentatuko da. Pelikulako testu eta marrazki guztiak eta fotograma-sorta bat artista-liburu batean bilduko dira bukaeran.