zer esan nahi du etenik gabeko sarrerako programak?

eremuaken sartzea eten gabekoa dela diogu, parte hartzeko proposamen bat aurkezteko data finkoak ez daudelako. Webean sartu, izena eman eta eskatzen den dokumentazioa erantsiz parte hartzea egin dezakezu.

noiz ebaluatzen dira proposamenak?

Batzordea aldian behin bilduko da jasotako proposamenak aztertzera.

nork parte har dezake?

Proposamen garaikideak egiten dituen edonork, zeinahi dela ere jabetza mota (fisikoa, juridikoa, eta abar), herritartasuna, bizilekua, adina, diziplina, eta abar.

ba al dago mugarik adinari dagokionez?

eremuaken helburua arte-testuinguruak ikusaraztea eta sustatzea denez, kategoria honen beharrik ez dago. Ez dago adin-mugarik.

nola egiten da hautaketa?

Artearekin, teoriarekin, komisariotzarekin, ekoizpenarekin eta abarrekin zerikusia duten pertsonak osatutako Batzorde batek aukeratuko ditu egileak. 

zeintzuk dira hautatzeko irizpideak?

eremuakek bere programaren bidez testuinguru sortzaileak sendotu eta abiarazteko helburua duenez, Batzordeak proposamen eta aipatutako helburuen artean finkatu ahal izango dituen harremanetatik ondorioztutako dira irizpideak.

batzordearekin elkarrizketa bat izatea eska al daiteke eremuak-era aurkeztutako proposamena azaltzeko?

Elkarrizketa eskatu duena egilea baldin bada, Batzordeak erabakiko du elkarrizketa egin ala ez. Batzordeak hartutako erabakia aldaezina izango da. Batzordeak aurkeztutako dokumentazioa nahikoa ez dela baleritzo, egilearekin elkarrizketa bat egitea eska dezake, erabakiak hartzeko beharrezkoa zaion informazioa bildu ahal izateko.

proposamena burutzeko beharko litzatekeen diruaren gutxi gorabeherako aurrekontu bat aurkeztu behar da?

Aurkeztutako lana ebaluatu ahao izateko ahal den informazio guztia eman behar da eta, beraz, egilea edo egileak une honetan garatzen ari diren lan ildoen txosten bat aurkezteaz gainera, aurrekontu ahalik eta zehatzena ematea ere beharrezkoa da, aurkeztutakoa proposamen zehatza baldin bada. Horrek ez du esan nahi aurkeztutako aurrekontua itxia eta aldaezina denik. Batzordeak egoki iritziz gero, beste informazio eta aurrekontu batzuk ere eskatu ahal izango ditu, egilearekin adostuz. 

ba al dago lehentasuna duen diziplinarik?

eremuakek ez du aurretiaz finkaturiko klasifikaziorik eta, beraz, ez dago egungo arte garaikidea osatzen duten era bateko eta besteko jardunen inguruko murrizketarik nahiz lehentasunik. Batzordearen eginkizuna da bere hautaketen bidez gure lurraldeko arte garikidearen ekoizpen eta harreman modu ezberdinak islatzea. 

erakusketa-proposamen bat aurkez daiteke eremuakera?

eremuaki testuingurua interesatzen zaio batik bat eta zentzu horretan ez dago modu erakusagarrien inguruko murrizketarik. Batzordea proposamenak hautatzen ditu. Batzordea, egileekin batera, aurkezpen publiko eraginkorrenak hautatuko dute proposamenak era hoberenean garatzeko.

etorkizunean ere eremuaken parte hartzeko modua hau bera izango da?

eremuakek ez dauka planifikazio finkodun egitura finkoa izateko asmorik, aitzitik, eginkizun eta aplikazio zehatz batzuetarako eratu den taxu jakin bat da. Horrek esan nahi du eremuak abaguneki edizio bakoitzeko behar berezietara egokituko dela.

zenbat da proposamenak ekoizteko emango den diru kopuru handiena?

Ez dago kopuru hori ere finkatuta, baina betiere aurrekontuaren mugen barruan egon beharko du. Batzordeak edukiak hautatzen ditu, ez kopuruak. 

ba al dago gehieneko proposamen kopururik?

Aurreko galderetan bezala, muga bakarra aurrekontua dela. Ez dago mugarik, ez goitik eta ez behetik. Batzorde Teknikoak edukiak aukeratzen ditu, ez kopuruak.

zergatik izan daiteke interesgarria niretzat eremuaken parte hartzea?

Lehenik eta behin kontuan izan behar da eremuaken helburu nagusia testuinguru garaikideari kohesioa ematea, testuinguru hori ikusaraztea eta gizartean zabaltzea dela. Beraz, begiratu batean, badirudi egunero beren ekintzekin testuinguru hori sortzen duten eta aldi berean bertan sarturik dauden eragile guztiei interesa dakiekeela. Erakundeek testuingurua benetako errealitatera egokitzera bultzatzeko eskura duzun tresna da eremuak.