Inmersiones sortzaile berrien kongresu bat da funtsean, eta Gasteizen egiten da 2008. urtetik, abenduko eta urtarrileko hilabeteetan zehar...

jardunaldiak

erlazioak

inmersiones 2015eko kartela: Pikutara lana!

Egungo lanaren kontzeptuan bi bereizketa gertatzen dira: langilearen eta bere lanaren produktuaren artekoa, eta pertsonen eta beren desioen artekoa.

Gizarte-eszenategi horretan, kontrola eta komunikazioa boterearen erdigunean kokatzen dira eta, “gizarte fabrika” behin gaindituta, gure bizitzaren une bakoitza emankorra bihurtzen da...

Inmersiones 2016ko horma-irudia

Inmersiones proiektu independentea da, plazaratzeko gune berriak behar dituzten hurbileko ekoizpen artistiko eta kulturalei erantzuteko asmoz sortutakoa...

Inmersiones 2017ren kartela

abenduaren 1ean eta 2an

Inmersiones, funtsean, azaleratzen ari diren artisten biltzarra da. Haren inguruan jarduera batzuk antolatzen dira, biltzarreko aurkezpenak indartu, lagundu, irudikatu eta aberasteko asmoz.

Azaroak 29 - Abenduak 1

inmersiones 2013

diruaren aurkakoak

"Fikzioa aldatu beharra daukagu [diruari dagokionez], hori garrantzi handiko zerbait da.Garrantzitsua da eta gaur egungo artisten erronka handia izan daitekeela esango nuke.Gaur egungo artisten erantzukizuna fikzio berri bat proposatzea izango da".

Alain Badiouk, Mendebaldea, Testigantzak, ikuskizunak eta utopia [1].

Alain Badiouk artistei botatako erronka onartu ondoren, Murgilketak, Euskadiko eta Nafarroako artisten biltzarrak, bere seigarren edizioaren ideia gidari moduan diruaren aurkako kontzeptua proposatu zuen.

Dirua zer den badakigu, edo nahikoa badakigula uste dugu behintzat. Dirua, lengoaia bezalaxe, ikur-sistema bat da. Edo hobeto esanda, ikur bakarreko sistema bat. Dirua, hain zuzen ere, beste edozer gauzaren lekuan jar daitekeena da. Baliokide orokor bat. Adierazle bat da eta adierazle hori zenbaki naturalen multzoarekin elkartzen badugu edozein objektu edo zerbitzuren balioa eman ahal izango dugu.

Bistakoa dirudi diruak, diru den heinean, ezagutzen dugun moduan edo azaldu diguten moduan, hainbat zorigaitz dakartzala uztarturik.Zuhurkeria, adibidez. Eta baita, indarkeria ere. Badiouk honakoa dio horri buruz: "Diruagatiko grinak gureganatu nahi ditugun gauza guztiengatiko grina ordezkatzen du". Eta baita ere: "Dirua da lehiakortasunaren indarkeria antolatzen duena. Betidanik, hala eta guztiz ere, nagusiki diruagatik hiltzen dugu". (Íbid.)

Dirua neurrigabe behar izatearen gogobetetasun partzialak sortu du ikurraren (diruaren) gaur egungo inflazio handia sinbolizatutakoari dagokionez (ditugun ondasunak). Skidelskyen [2] arabera, gaur egun munduan hamar aldiz diru gehiago dago (700 bilioi dolar) zenbateko horri dagozkion ondasunak baino. Munduan eros daitekeen guztiak gaur egun 70 bilioi dolarreko gutxi gorabeherako prezioa soilik du (dolar bat gora, dolar bat behera).

Diruaren aurkakoaz, ordea, ezer ez dakigu edo ezer gutxi dakigu. Diruaren aurkakoa diruari Kristoren aurkakoa Kristori edo materiaren aurkakoa materiari dena izango litzateke. Bere ifrentzu zehatza. Kapitalaren zorigaiztoko gehiegikeriei muga jartzeko moduko edozer gauza izan daiteke diruaren aurkakoa. Benetako inolako aberastasunik irudikatzen ez duen diruaren aurka diruak irudikatzerik izango ez duen benetako aberastasuna gailentzea izango litzateke komeni agian.

Diruaren aurkakoarekin armaturik defenda gaitezke neurri batean behintzat kapitalaren pilatzaile handiek eta txikiek etengabe makurtzen gaituzten estortsiotik: sistemaren barruan lan egin behar izatea. Izan ere, definizio marxista klasikoaren arabera, kapitala hori bakarrik da, lana. Gutako edonoren lana, indartsuagoa edo azkarragoa den beste norbaitek metatuta. Eta, egia bada ere, batzuk diruagatik erakartzen dituztela sistemaren barruan lan egiteko,gehiengoak txirotasun handiagoaren mehatxuagatik egiten du lan, horretara bideratzen baikaitu inolako errukirik gabe lan-sistematik baztertzeak.

 

[1] http://vimeo.com/43699960
[2] http://larazondesencantada.blogspot.com.es/2012/12/cuanto-es-suficiente-despues-de-lo.html