Inmersiones 2016ko horma-irudia

jardunaldiak

Aldare Pribatuak erakusketaren kartela
2016 azaroak 24
Fontcubertaren kartela
2016 abenduak 1
Neonymus-en kontzertuaren kartela
2016 abenduak 3
Inmersiones 2016 katalogoaren aurkezpenaren kartela
2017 uztailak 13

erlazioak

inmersiones 2015eko kartela: Pikutara lana!

Egungo lanaren kontzeptuan bi bereizketa gertatzen dira: langilearen eta bere lanaren produktuaren artekoa, eta pertsonen eta beren desioen artekoa.

Gizarte-eszenategi horretan, kontrola eta komunikazioa boterearen erdigunean kokatzen dira eta, “gizarte fabrika” behin gaindituta, gure bizitzaren une bakoitza emankorra bihurtzen da...

erresistentzia + tematzea = erresistematzia

(eragileen biltzarra, hospitalarios -erakusketa eta prestakuntza tailerrak)

Alain Badiouk artistei botatako erronka onartu ondoren, Murgilketak, Euskadiko eta Nafarroako artisten biltzarrak, bere seigarren edizioaren ideia gidari moduan diruaren aurkako kontzeptua proposatu zuen.

Inmersiones 2017ren kartela

abenduaren 1ean eta 2an

inmersiones 2016

Inmersiones proiektu independentea da, plazaratzeko gune berriak behar dituzten hurbileko ekoizpen artistiko eta kulturalei erantzuteko asmoz sortutakoa. Aski erabilitako “azaleratzen ari den artearen” kontzeptuaren aurrean, erakunde publikoak eta audientzia berriak jardunbide garaikideen egituran murgilaraztea du helburu.

2008. urtetik, edizio bakoitzean erregistroa aldatzen du Inmersiones proiektuak, eta talde eragile berriaren eta lagun eta lankide zerrenda luzearen bultzadaz jartzen dute abian. Pili Aguado, Cristina Arrazola, Nerea Lekuona eta Anabel Quincoces dira aurtengo talde eragileko kideak.

Inmersiones proiektuaren bederatzigarren edizioak kultuen gaiari heldu dio.

Jardunbide artistikotik “Kultuei” buruz hitz egitea garaikidetasun-ariketa da, eta gaur egungo gure egoerari egindako begirada kritikoa. Ohiturak eta aldez aurretik pentsatutako ideiak gaindituko dituzten proposamen artistiko ausartak bilatzen ditugu, “Kultuen” esanahiaren inguruan irakurketa berriak eta ikuspegi berriztatuak eskainiko dituztenak.

Inmersiones 2016 ekimenak, gure inguruko ekoizpen artistiko eta kulturaletan “kultuaren” kontzeptuak eskaintzen dituen ikuspegi anitzak bildu nahi ditu, eta ospakizunerako gunea eman.

Jarduerak eta horietan azaldutako gaiak katalogoan jaso ditugu, partaideen lanaren erakusgarri izan dadin. Horiekin batera, hainbat artistak, pentsalarik, idazlek eta bestelakok gai berberen inguruan egindako gogoetak ere bildu ditugu.

Aurten, Inmersiones abenduaren 1ean, 2an eta 3an egingo dugu.

  • Irekiera-hitzaldia Joan Fontcubertaren eskutik.
  • Artisten fiskalitateari eta lan-esparruari buruzko lantegia, Begoña Hernandezen eskutik (Arte Ederretan eta Zuzenbidean lizentziaduna).
  • Biltzarra, proiektuen aurkezpena.
  • Hospitalarios en acción (performanceen saioa).

www.inmersionesgasteiz.wordpress.com
asociacioninmersiones@gmail.com

  • Inmersiones 2016ko kartela 2
  • Inmersiones 2016ko kartel 3
  • Cultos-en irudia