foto del microfestival artístico Iturfest

Kultura-proiektuak sortzen dituen elkartea da. Gaur egun Melodie Martinek, Laura Díezek eta Damian Rodriguezek osatzen dute...

jardunaldiak

2016ko Iturfest Festibalaren logoa
2016 urriak 21 - 2016 urriak 27

erlazioak

Urriaren 13tik urriaren 20ra.

Iturribide, Prim eta Fika kaleak, Bilbo.

iturfest 2016

sustatzeko bideoa

Iturfest mikro-jaialdi artistiko bat da, eta bigarren urtez jarraian Bilboko Iturribide eta Prim kaleetan egingo da. Zazpi Kaleetako periferia kulturalean kokatuta dauden kale horiek mugako guneak dira, pasaguneak, eta pisu handia dute hirian. Edizio honetan, kale horien testuinguru historikoan oinarrituko gara, eta auzoaren memoriari buruzko artxibo bat egingo dugu, betiere gaur egungo testuingurua alde batera utzi gabe.

Topaketaren, ustekabekoaren, gertukoaren eta ez-inbaditzailearen bitartez, performanceak, hitzaldiak, instalazioak, lantegiak eta abar artikulatuko dira. Espazio horien funtsezko funtzioa ez da artistikoa, baina espazio horiek erabiliz, egunerokotasunaren berrartikulazioak egin daitezke. Jaialdiaren helburu nagusia gune horretako merkataritza-sarean tokiko egitura kulturala sustatzea da.

Gainera, Iturfest-ek esperientzia handia duten artisten eta goraka ari diren artisten arteko harremana eta elkarlana errazten du, esperientziaren eta ekintzailetzaren artean sorkuntza, prestakuntza eta elkarrekintzarako giroa sortuz.

Partehartzaileak:Tamara GarcíaIrati IronizaSpoken wordUnai RequejoDibuja tolratoMujeres del mundoAlfonso AlvarezLeilalandaKiko Monzón y Roman Ljubimov- Pablo EscauriazaCamila TellezMawatresVirginia Villaplana

  • Iturfest Festibalaren logoa
  • eskaileretan instalazioaren argazkia. 2015eko Iturfest Festibalean