Unisonoa

Unisonoa ahotsaren, lengoiaren, idazketaren eta horien erritmo zein soinuen inguruko lan eta ikerketa eremua da. Esaldia eta lerroa hartzen ditu unitate bezala. Haiekin egin daitekeen konposizioa.

ixiar rozas elizalde

Lasarte- Oria, 1972. Idazlea. Ahotsaren eta hizkuntzaren materialtasuna lantzen dut. Nire liburu eta materialak hainbat herrialde eta hizkuntzatan argitaratu dira: Negutegia (2006-2009), Ejercicios de ocupación. Afectos, vida y trabajo (2015, Q. Pujolekin batera editatua), Beltzuria (2014-2017), 20.20 (2016, M. Salgadorekin). Hainbat artista eta pentsalarirekin aritu naiz lankidetzan.

Lankidetzan antolatzen ditut pentsamendu kritikoa eta arte garaikideko topaketak: Periferiak (2002-2007), ERresonantzian (2011), Arrakalatuta (2015), Proklama (2013-2019). Arte Ederretan doktorea, egun Arte Hezkuntzako irakaslea (Mondragon Unibertsitatea), Ikerketa eta Sormena Artean masterreko irakaslea (UPV- EHU) eta Azala espazioko kide (Gure Artea Saria, 2017).