LarraitzTorres_IzanakIzanaEgin

Larraitz Torres artista da. Pop kulturako materialak erabiltzen ditu zentzu berriak eman eta beste elkar-ulertze batzuk...

izanak izana egin

Lan hau elkar osagarriak diren bi prozesutan dago banatuta:

  1. liburua
  2. instalazioa

Izenak izana egin esaerak esan nahi du izenak egiten duela izana. Horren oinarrian dagoen ideia da ez dagoela jatorrizkoa den ezer, eta haurtzarotik zentzua sortzeko erabiltzen ditugula hainbat tresna.

Horrela, (haurrentzako) ipuin bati ematen zaio hasiera, abiapuntutzat bi izen berezi hartuta. Bat nirea da, Larraitz (euskaraz), eta bestea Tenoch (Azteken aldiko nahuatlaz), nire semearen izena.* Zerbaiti edo norbaiti izena jartzea sorkuntza-produkzio estetikoko egintza bat dela uste dut, eta, aldi berean, toki edo pertsona horrekiko posizio bat hartzea, bai eta hainbat testuingurutan eraiki nahi diren harremanak sortzea ere.

Horrela piztu zitzaidan nahuatla eta euskara sorburu-hizkuntzatzat dituzten izen berezien etimologiarekiko interes plastikoa, ikuspegi estetikotik; helburua da artisten, eta ez hizkuntzalarien, ikuspegitik zalantzan jartzea izen horietako batzuen balizko esanahiak, betiere aintzat hartuta beren karga bisual/poetiko ukaezina.

Larraitzek eta Tenochek hainbat interpretazio eta esanahi dituzte, baina, hain ezberdinak direnez, ziurtzat ematen dut bat ere ez dela egiazkoa. Harreman berriak sortu nahi ditut dagoeneko urrun dauden jatorriak interpretatzeko dinamika horren bidez, beste zentzu batzuk sortzeko.

*espresuki adierazi nahi dut nire asmoa ez dela bi hizkuntzak erkatzea, oso baldintza ezberdinetan baitaude; hortaz, harremanak eraikiko dira, baina konparaketaren ideian sakondu gabe.