album#4: "Lo tocante" liburua aurkezteko ekitaldiak

2018 abenduak 14 - 2018 abenduak 16

Abenduaren 14tik 16ra, 2018ko BALAn, Bilboko Arte Liburu Azokan, egongo da Aimar Pérez Galíren 'Lo tocante' liburua, Aimar Arriolak Album argitalpen-plataformaren inguruan argitaratu dituen gainerako lanekin batera.

BALA azokaren barruan, ‘Ad hoc’ sailean egongo da Album. Artearen munduaren inguruko pertsonek, editore txikiek eta argitaletxeek plazaratutako argitalpen hautatuak biltzen ditu sailak.

Esteka: http://www.banizunizuke.com/bala/

Bestetik, abenduaren 14ean, Aimar Pérez Galík eta Aimar Arriolak, 'Lo tocante' liburuaren egileak eta editoreak, MACBAren Ikerketa eta Dokumentazio Zentroan, Bartzelonan, aurkeztuko dute argitalpena, 'Anarchivo sida' erakusketaren testuinguruan.

Esteka: https://www.macba.cat/es/anarchivo-sida