binilozko lp aurkezpena eta bideo-instalazioa (ofd)

2018 apirilak 12 - 2018 apirilak 15

5X8 kolektiboak aukezten du David Civicoren proiektua, Travis Flintek zuzendutako duen Orquesta de Fin de Disco.

‘Orquesta Fin de Disco’ bideo-instalazioa Azkuna Zentroak izango du ikusgai apirilaren 12tik 15era 11:00tik-21:00etara JOZ 2 espazioan . Inaugurazioa izango da 2018ko apirilaren 12an, osteguna, 19:00etan.

Proiektua izen bereko kontzertuaren emaitza da. Azkuna Zentroan 2017ko urtarrilaren 12an izandako kontzertu horretan, 48 disko-jogailuk eratutako orkestrak soinu-pieza bat konposatu zuen zuzenean. 48 disko-jogailuek aldi berean erreproduzitu zituzten musika klasikoko eta garaikideko 48 binilo-diskoren amaierako zatiak, soinu-erregistrorik gabekoak. Emanaldian eta entseguetan egindako grabazioak abiaburutzat hartuta, bi kanaleko bideo-instalazioa ekoitzi, eta binilozko LParen 285 aleko edizio mugatua atera da.

Proiektuaren aurkezpen gisa, JOZ 2 espazioan jarritako obrak bi pantailatan dokumentatzen du pieza sortzeko prozesua, kontrako norabidean doazen denborazko bi lerro korapilatuz, eta denborazko dimentsioa eteteko proposatuz. Espazio berean, besaulki batzuk jarri dira, ikus-entzuleek aukera izan dezaten biniloa entzutera esertzeko, erakusketan bertan txertatuta.

https://vimeo.com/245515819

Dagoeneko salgai binilozko LPa  (180 gr., gatefold azala koloretan, sinatutako eta zenbakitutako 285 aleko edizio mugatua), hurrengo lekuetan:  

·AZ SHOP (Azkuna Zentroa)
·Galería Espacio Marzana
·Power Records
·ala mail bat bidaltzen info@5x8.org helbide elektronikora (39 € + 5€ bidaltzeko)

Laster salmentan beste hainbat lekutan
www.5x8.org

19:00etan

inaugurazioa AZko JOZ2 espazioan

11:00-21:00

bisita-orduak 2018ko apirilaren 13tik 15era