Andre zigarrogileak plaza, 1
20012 Donostia

Bombón coreográfico arte eszenikoko pieza baten titulua da.
Piezaren prozesuan zehar hiru jarduera lantzen ditugu: akuarela bat egitea, testu bat idaztea eta dantza bat idaztea.

bombón coreográfico. beatriz setién lisa nogararekin

2017 abuztuak 17

Bombón coreográfico abuztuaren 17an, osteguna, 20:30etan Tabakalera-ko Zabaltzan, Tabakalera Taulara programazioaren barruan. 

"Infinitua, ertzik gabea, nahi duzun lekutik heldu dezakezu, erraz zureganatu dezakezu, begien bistakoa da.

Lurzoru osoa nahi nuke estali belusez, arrosa hits koloreko belusez. Ez ordea gaur egungo belusez, baizik eta gonak egiteko edo besaulkiak tapizatzeko garai batean erabiltzen zen

belusez. Bestelakoa zuen kalitatea; ehuneko iletxoak lodiagoak ziren. Iletxo bakoitza sendoagoa da eta, hala, esku-barrena gainazaletik pasatzean, iletxoen erresistentzia moduko bat sumatzen da, guztiak ados jarri eta batera jarduteko gai balira bezala.

Hasierako erresistentzia horrek amore ematen duenean nire eskuaren aurrean, iletxoen batasun eta sinergia hori bera esku-barrena mugitzen dudan norabidera lerratzen da, eskua bera bultzatuz bezala.

Nire amari eta Pacori eskaintzen dizkiet pieza hau.

Beatriz Setién"

Ekoizpena edota laguntza: AZALA, EREMUAK, Ernest Lluch Kultur Etxea, Théatre de L'L, Le Vivat, Scène Conventionée Armentières

20:30etan

Tabakalera-ko Zabaltzan