Leo Burge-ren erakusketaren argazkia, 2018an Halfhousen egin zuen egonaldiakoa

Halfhouse
Calle Santander 15, Planta 2
Barcelona, 08020
info@halfhouse.org
www.halfhouse.org

erlazioak

Hemen egonaldiaren oinarriak deskargatu dezakezu, PDF formatuan (159 KB)

 

 

Leo Burge-ren erakusketaren argazkia, 2018an Halfhousen egin zuen egonaldikoa.

eremuak programak egonaldi-deialdi bat ireki du, Halfhousekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegoko artistentzat...

eremuak egonaldiaren deialdia | halfhouse-n 2019ko udan

2019 apirilak 24 - 2019 maiatzak 26

=> Deialdiaren oinarriak deskargatu PDF (157 KB)

Eremuak programak egonaldi-deialdi bat ireki du, Halfhousekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegoko artistentzat. Deialdiak arte bisualen testuinguruan lan egiten duten artistei eta/edo sortzaileei laguntzea du helburu. Egonaldia uztailaren 8an hasi eta irailaren 8an amaituko da, Halfhousen Bartzelonako egoitzan. 

Askotariko ekimenen arteko lankidetza-adibide, Hangar arte-ikerketako eta -produkzioko zentroak lankidetzan dihardu Halfhousekin, 2019ko eremuaken egonaldirako artista egoiliarrari ostatua emateko.

Deialdira aurkezteko epea 2019ko maiatzaren 26an amaituko da, gaueko 12etan. • Hautaketa-prozesuaren emaitza maiatzaren 28an argitaratuko da, eremuak programaren web-orrian (www.eremuak.net).