Germinal proposamenaren argazkia. June Crespo

Arte gurutzatuen proiektua. Sorkuntza eszenikoko prozesuei buruzko ikusizko dokumentuak [edo ez]...

germinal_festival BAD

2018 urriak 17

Germinal, Carla Fernández eta Inés Bermejoren proiektua, arteari buruzko ikusizko dokumentu-saila izateko sortu da, aribidean den lana, pentsamenduaren artikulazioa eta artisten sorkuntza-lanaren eregistroa izateko.

Dokumental-sailaren lehenengo lana June Crespo artistarekin grabatu zuten, Bizkaiko Foru Aldundia, Eremuak eta Tabakalera erakundeen laguntzarekin, estreinatzear dagoena.  Ondoren, bigarren fase batean sartu dira: zenbait sortzaile eta diziplinatara hurbildu eta lanegun batez haiekin egon dira, hiru bideo labur (teaser direlakoak) sortzeko.

BAD 2018 jaialdiaren kontestuan eta haen elkarlanarekin, urriak 17an, 18etan, Rekalde Aretoan proiektua aurkeztuko dute eta hiru bideoklip ikusteko aukera egongo da, hiru artistekin grabatu dituztenak: Ainara LeGardon, Isaak Erdoiza eta Blanca Arrieta. Haien partaidetzarekin Germinal proiektua babestu dute.