Poster for the ‘Zena eta dena’ exhibition

Arretxinaga Hiribidea, 12 / Arretxinaga Hiribidea, 24
Markina-Xemein (Bizkaia)

Poster for the ‘Zena eta dena’ exhibition

2017ko azaroaren 4tik abenduaren 2ra 

harriak: "zena eta dena" erakusketaren jarduera osagarriak

2017 azaroak 4 - 2017 abenduak 2

ZENA ETA DENA erakusketaren inaugurazioa* eta bisita gidatua, komisarioarekin eta artistekin batera: Azaroaren 4an, larunbatean,12:30etan Kartzela zaharranMarkina-Xemeinen (Bizkaia).

Gerard Ortínen soinu-instalazioa: Abenduaren 2an, larunbatean, 12:00etatik 20:00etara Arretxinagako ermitan.

Komisarioarekin bisita gidatuak erakusketara, Markina-Xemeingo eta inguruko elkarte, zentro eta ikastetxeentzat.

Bisita-orduak:
Larunbatetik igandera 12:00–15:00
Astelehenetik ostiralera bisitatu nahi izanez gero, hitzordua jarri daiteke aurrez Uhagon kulturgunearekin, 946166303 telefonora deituz edo kulturgunea@uhagon.com helbidera idatziz.

(*) Garraio publikoa

Donostia-Markina-Donostia
Bilbo-Markina-Bilbo. Inaugurazio egunean, bi autobus linea daude, Lekeitiora dihoan A3512 da ibilbide laburrena egiten duena, baina A3915 ere hartu daiteke, Durangotik pasatzen dena. Biak ateratzen dira Termibusetik, eta La Casillatik (Autonomia 45) eta Zabalburutik (Juan de Garay) ere pasatzen dira.
Lekeitiotik irteerak: 06:30etik 21:30era orduro.

  • A3512 BILBAO - LEKEITIO (Autopista). Termibusetik irteerak: 06:45etik 13:45era orduro. Onena 11:45etakoa izango litzateke.
    Itzulerarako Lekeitiotik irteerak: 06:30etik 21:30era orduro.
  • A3915 BILBAO - DURANGO - ONDARROA. Termibusetik irteerak: 07:40etik 21:40era orduro. Onena 11:40etakoa izango litzateke.
    Itzulerarako Ondarroatik irteerak: 06:10etik 20:10era orduro.

Markina-Xemeingo geltokia "1801 Iturritxu (Komentua)" da.
Kartzela zaharra (Arretxinaga Hiribidea, 12) geltokitik 500 metrora dago. Geltokitik kartzela zaharrerako ibilbidea Google Mapsen: https://goo.gl/maps/gVysFs9JHX92