Alcalá 62 kalea
28009 Madril

Ixone Sádabaren argazkia MovingArtists proiekturako

Movingartists truke-proiektua kultura-mugikortasuna bultzatzeko asmo sendoarekin sortu da; izan ere, pertsonen migrazio- edo mugikortasun-fluxu arina partekatzen ez duten herrialdeen artean artistak trukatzea planteatzen du ...

moving artists-en aurkezpena bilbon eta madrilen

2018 martxoak 12

“Gatazka-eremuetan, arte-jardun garaikidea desagertzeko arriskuan dago.  Sormena funtsezkoa da kultura zirraragarriak garatzeko” 

Moving Artists (MA) irabazi-asmorik gabeko erakunde independentea da, eta gatazken, krisien, ezegonkortasunaren edo zentsuraren mehatxupean dagoen artearen munduko profesionalen nazioz haraindiko mugimendu eta elkartrukearen alde dihardu.
Gerra-gatazka luzeek eta krisi humanitarioek mugen itxiera eta kultura-isolamendua dakarte sarritan, kultura-produkzioa baldintzatzen dute eraginpean hartutako eskualdeetan, eta kanpoko kultura-pertzepzioak desitxuratzen dituzte. MAk arte-produkziorako gune zirraragarri berriak eta lankidetzarako eta ahaldundutako esanahiko guneak sortu nahi ditu, herrialde horietako artisten eta kanpoko arte-komunitateen arteko mugikortasun eta interakziorako bideak sortuz.

Erakundeak bere asmo handiko proiektua eta 2018tik 2020ra bitarteko ekintzen egutegia aurkeztu ditu, erakundearen lehen arte-egonaldia egiten ari diren 2 artista kurdu-irakiarrekin batera.

Parte-hartzaileak:
Moving Artists-eko ordezkariak
· Ixone Sádaba (Bilbo), Moving Artists proiektuaren bultzatzailea, artista eta argazkilaria. Bilbon bizi da.
· Ignacio Rodríguez (Bilbo), Moving Artists proiektuaren bultzatzailea eta 14 lawyers erakundearen sortzailea.

Moving Artists-en lehen elkartrukea egin duten artistak (Kurdistan - Bilbo)
· Niga Latif (Suleimaniya, Kurdistan). Argazkia.
· Azar Mahmood (Suleimaniya, Kurdistan). Eskultura eta instalazioa.

18etan

Martxoaren 9a, ostirala. Aurkezpena Rekalde Aretoan (Recalde zumarkalea, 30, Bilbo)

19etan

Martxoaren 9a, ostirala.  Moving Artists: “¿Puede el arte cambiar el mundo?”  Mahai-ingurua Casa Árabe erakundearen egoitzan (C/ Alcalá 62, Madrid)