ondo bizi jardunaldiak "arte y pastoreo"

2019 maiatzak 4

Mutur Beltz elkarteak III. Ondo Bizi Arte egonaldia, Karrantza 2019 aurkezten du. Arte egonaldia apirilaren 23tik maiatzaren 5era ospatuko da, aurreko ekintzen jarraipena delarik. Karrantzan ardien eta artzaien egoeraren hausnarketa, eztabaida eta zabalkunderako espazioa handitzeko helburuarekin, artzaiek zein artistek elkarbizitzeko aukera izango dute.

Arte egonaldian zehar, maiatzaren 4an larunbatean, II Ondo Bizi Jardunaldiak ospatuko dira, horrela esperientzia hau herriari aurkezteko aukera izango dugu. Artista partehartzaileek beraien sormen prozesuaz hitz egingo digute eta egonaldian zehar bizitakoaz. Jardunaldia bukatzeko, antolakuntzak Aritz Ganboa artzaia gonbidatu du, zein bere proiektua aurkeztuko du Bideak Dokumentala. Bertan bi pasioak batzen ditu, kirola eta natura. Arruazun gazta bat egingo du eta korrika eramango du Izabara, gurasoen jaioterriak batuz. Hau guztia etapa batean egingo du pirinioak gurutzatzen eta dokumental batean jasoko du, 2019ko urrian egiteko asmoa du.