Urazurrutia kalea, 32
48003 Bilbao

[artista sadikoaren erretratua: atsegin hartzekoa, iraultzailea, higuingarria]

“Gizonek emakumeak erabiltzen dituztela esan ohi da. Erabili, zertarako? Plazererako ez, behintzat!” - Valerie Solanas, SCUM Manifestua, 1968

Andreen Ongizaterako saila da gure Nagusitasun Femeninoaren Sozietatearen gobernu-gorpua. Nagusitasuna aipatzen dugu, sarbidetuei kontzeptuak argitzeko asmoz. Labur esanda, Espezie Nagusia gara; ar biologikoari, berriz, Mendeko Espeziea esaten zaio...

recreativa revolucionaria repugnante (femenino monstruoso). Hitzaldia eta mintegia, Itziar Bilbaoren eskutik

2017 urriak 2 - 2017 urriak 3

Ekintza sortzailea, artearen zirkulu magikoa gainditzen duena.

2017ko urriaren 2an eta 3an, BilbaoArten, Itziar Bilbao Urrutia artistak Recreativa, Revolucionaria, Repugnante. (Femenino Monstruoso) eskainiko du Nick Kilby performance-egilearekin batera. Hitzaldia eta mintegia izango dira.  Bi ekitaldiak doakoak dira eta nahi duena bertara daiteke, baina mintegian parte hartu aurretik hitzaldira joatea gomendatzen dute.

Artearen mundutzat jotzen dugun horren ertzetan egiten du lan Itziarrek; haren lana berraktibatu egiten da gizarte-ehunari zurrun eta orbangabe iraunarazteko balio duten konbentzioei muzin egiten dienean.

2013an arte-konferentzia akademiko batean elkar ezagutu zutenetik, berez sortzen dira Nick Kilby artista, performer eta azal betedun alkimistarekiko lankidetza-lanak, bateragarriak baitira artista eta sadikoa eta artista eta objektu masokista diren aldetik.

RECREATIVA REVOLUCIONARIA REPUGNANTE lanean, Itziarrek eta haren gonbidatu Nick Kilby artista britainiarrak bakarka aurkeztuko dituzte euren jardun artistikoen gaiak, formatuak eta ez-arauzko plataformak; bai eta zitalkeriak performancerako dituen aukerak aztertzeko gogoa, eta genero-rolak eraitsi eta artea eta bizi-esperientzia banantzen dituzten tarteak ezabatzeko gogoa ere.

Ohiko kolaboratzaile direnez, ekitaldiaren amaierako zatia ekintza/elkarrizketa bat izango da: PORTRAIT OF THE ARTIST AS SADIST, bi artisten arteko elkarlana. Hitzaldi akademikoaren formatuan, euren jardunen arteko elkarguneak eta paralelismoak aztertuko dituzte.

Dossier/Portfolio 
+info

2017ko urriaren 2a, astelehena, 18:30etik 20:30era
  • Los márgenes entre el arte y su exclusión, entre la feminidad y el mostruoso femenino hitzaldia, Itziar Bilbao Urrutiaren eskutik
  • Aurkezpena, Nick Kilbyren eskutik
  • Portrait of the artist as sadist, bi artisten arteko elkarlana
2017ko urriaren 3a, asteartea, 16:00etatik 20:00etara
  • Recreativa Revolucionaria Repugnante: práctica artística más allá de la cultura oficial mintegia