Pasaje Alkolea 1, Egia auzoa
(Cristina Enea parkerako sarrera nagusiaren ondoan)
Donostia

topaketa analfabetoak, 2.eguna: erakusketa, aurkezpena eta dj sesioa

2017 azaroak 4

Azaroaren 4an, larunbata, 19:00etan:

  • Kontuz erakusketa; egileak: Dante Litvak eta Fabro Tranchida
  • Palabra#2: News from home, instalatutako aurkezpena
  • Purasangre Baby DJaren saioa

Societario de Torrecuadrada y los picoletos (Dante Litvak eta Fabro Tranchida), Buenos Aires. Skate kulturaren, nerabeen arazoen eta punkaren eragina dugu, eta, bikote gisa, laneko gunea partekatzen dugu, Desarmadero izenekoan —artistek autogestionatutako lantegia da—. Elkarren ondoan egiten dugu lan, itxuragabekeria berriak elkarrekin ekoizteko eta asmatzeko, “Torrecuadrada y los picoletos” izena erabiliz, Eloy de la Iglesiaren “El pico” filmeko pertsonaia bat gogoan. Toki askotan erakutsi dugu gure lana, besteak beste, honako hauetan: Factoría de Arte y Desarrollo. E aretoa, Centro Cultural San Martín gunea. Centro Cultural San Martín guneko Artes Visuales 2017 programaziorako hautatuak. Buenos Aires. Residencia Pasamontañas, Bastón del Moro galeria, Cordoba. Desarmadero, Buenos Aires

PALABRA#2: News From Home. Urtebete luzea igaro da ekarpena egiteko dei hartatik eta hamarkada bat aldizkariaren lehen zenbakia plazaratu zenetik. Orain, azkenean kalean da PALABRAren bigarren zenbakia, “euskal herritarren herriko graffitien” fanzinea. 

“News from home” azpititulua duen aldizkariak ikusteko material ugari dakar, hormetan irakurtzen dugun moduan irakurtzeko: sinadurak, zilarrak, flopak, trenak, kamioiak eta Auskal Hiriko (sic) eta inguruetako hiriguneetan errepikatzen diren era guztietako idazkerak.

<} Ehun orrialde dira, azaleztatuta eta gris-eskala zorrotzean inprimatuta, nolabait ere hamarkada oso bat laburbiltzen dutenak. Aleak 5 euro balio du, eta azpian adierazitako lekuetan eskura dezakezu. Zure gunean edo inguruan banatu nahi baduzu, jar zaitez haiekin harremanetan, helbide elektroniko honen bidez: palabra@openmailbox.org