Vis a vis proiektua Bilboko parkeetan egiten da, eta haren asmoa da aldez aurretik elkar ezagutzen ez duten edo antzeko interesen inguruan eta jarduera eta testuinguru desberdinetatik lan-

vis a vis

2018 urriak 5

Vis a vis proiektua Bilboko parkeetan egiten da, eta haren asmoa da aldez aurretik elkar ezagutzen ez duten edo antzeko interesen inguruan eta jarduera eta testuinguru desberdinetatik lan-lerro bat garatu nahi duten bi artistari edo ikertzaileri entsegu formatuko topaketa bat egiteko aukera ematea.  Bi parte-hartzailek erabakiko dute, euren arteko elkarrizketan, nolako itxura izango duen topaketak, baina leku horretarako bereziki sortuko dute, eta jendearentzat irekita egongo da. Oraingoan, Ignacio García Sánchez eta Paco Chanivet izango dira gonbidatuak, espekulazioaren eta zientzia-fikzioaren inguruko beren lanaren berri emango digute. Topaketa Doña Casilda parkeko pergolan izango da, urriaren 5ean, 18.30etatik 20.30etara