Musika, bideoa, argazkia, marrazkia eta testuak barne hartzen dituen proiektu prozesuala da, liburu batean gauzatua. Egunero garatuz joan da duela urte batzuetatik.

josé francisco vaquero mata

Donostia, 1970. Arte Ederretako lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean, 1995ean; Erasmus bekaduna Oportoko Arte Ederren Unibertsitatean. Ikastaroak eta bekak egin ditu Artelekun, Bilbaoarten, Miró Fundazioan, Mojácarren eta Taviran. Proiektu kolektiboetan parte hartu du, bai erakusketetan, bai Interneten. Banakako erakusketak ere egin ditu hainbat aretoan. Bideoa, musika, argazkia eta marrazkia landu ditu bere lanetan. Autoedizioak: Instantes en el paraíso, Huída (Música abstracta) eta Abismo.