José Oteroren Infiltraciones proposamenaren argazkia

Infiltraciones ikerkuntza-proiektu eta ekintza pedagogikoa Abanto-Zierbenako (Bizkaia) Dolores Ibarruri BHIan gauzatzen da, Gorputz Hezkuntzako “Jolasak” eta “Taldeen animazioa eta dinamizazioa” irakasgaien bidez. Infiltraciones proiektua galdera hauetan oinarritzen da: zenbateraino sar daiteke performantziaren inguruko ikerkuntza eta ikasketak Bigarren Hezkuntzako Gorputz Heziketaren arloan, eta, kasu honetan, Lanbide Heziketako Gorputz eta Kirol Ekintzen Animazioko Goi-mailako Teknikariaren prestakuntzan?...

josé otero

Miranda de Ebro, 1968. Artista eta irakaslea. Hizkuntzaren, gorputzaren eta irudiaren arteko harremanak arakatzea interesatzen zait. Horretarako, ekintza performatiboak erabiltzen ditut hainbat espaziotan. Zenbait urtez lan egin dut paisaiaren ideiari buruz, ibiltzea proiektatzeko eta esku hartzeko baliabide gisa hartuta. Gaur egun, hezkuntza ikertzen ari naiz artea esperimentatzeko eremutzat.

2009an, Arabako Gesaltza Añana herriaren memoriari buruzko “Oroimena irudikatuz” proiektu kolektiboa egin nuen, eta 2013an, Azalerak (Azala) programaren barruan, “Camino a Cuevalobos” audiogida produzitu nuen,  Anne Laure Boyerrekin, Cecilia Pérez-Pradalekin eta Álvaro Nebredarekin batera.  Nire lehen banakako erakusketa, “Microacciones periféricas” izenekoa, José de la Fuente galerian egin nuen (Santander, 2014). Horrez gain, parte hartu dut “El rumor de la montaña” (Málaga, 2015) erakusketa kolektiboan  eta Abelardo G. Fournierren “La colonización interior” (Matadero Madrid, El Ranchito, 2015) ikerkuntza-proiektuan. 

www.joseaotero.com