Diru beltza ezkutuan dagoena agerian jartzeko ikerketa estetikorako proiektutzat sortu zen, denok baitakigu diru beltza hor dagoela eta ez dela gizartea osatzen duten pertsonen kontu hutsa; gaiak klase ertainaren mugak gainditzen ditu, zenbat eta diru kopuru handiagoa, orduan eta ezkutuago egoten baita edo orduan eta zailagoa izaten baita ezkutatzeko erabili diren bideak ulertzea.

juan pablo ordúñez + fermin díez de ulzurrun

Juan Pablo Ordúñez / MawatreS (Madril, 1986) Bilbon bizi da eta bertan egiten du lan. Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziaduna, esku-hartzearen, oroitzapenaren eta zehatzaren kontzeptuei lotutako lana jorratzen du, besteak beste. ”Esku-hartze Artistikoak Deustuko Zubian” proiektua koordinatzen du eta Operazio-zuzendaria da Maslow Industriesen.

Fermín Díez de Ulzurrun (Pamplona 1972) Iruñean bizi da eta bertan egiten du lan. Besteak beste ekoizpen-, deslokalizazio- eta automozio-bideei lotutako kontzeptuetan oinarrituta egiten du lan, etengabe. Maslow Industrieseko zuzendaria da.

Bi egileek elkarrizketa-lan bateratua garatzen dute, adibidez Diru Beltza proiektuan.

Hainbat lekutan erakutsi dituzte lanak, hala nola Leongo MUSACen, Bilboko Guggenheim Museoan, Iruñeko Huarte zentroan eta Zitadelan, Bartzelonako Sicart erakusketa-aretoan eta Alaróko Addaya Arte-zentroan.